viernes, 14 de noviembre de 2014

Elorrio

ELORRIOKO KALIAN XAKERA JOLASTEN, TXANTXIBIRI
Joan de igandean Elorrioko bigarren txiki xake txapelketa ospatu zen eta bertara Oberenako taldetxo bat abiatu ginen. Partidak herriko enparantzan jokatu ziren, udaletxeko sarrera estalian. Naiz ta eguraldia goibela eta freskoa izan, euririk ez zigun egin eta gurasoak giro polit bat gozatzeko aukera izan genuen.

Alako batean Diego gure entrenatzailea ere agertu zan enparantzan, munduko mendate guztiak igo zituela esanez: Lizarrusti, Deskarga, Tourmalet, Alpe d'Huez... Eta Sebastian gizajoa berarekin zetorrela, zeharo zorabiatuta.

Hamar urte azpitik mailan Manexek ez zuen arazo handirik izan txapelketa eskuratzeko. Oberenako ordezkari bakarrak maila honetan Daniel eta Pablo bikiak izan genituen. Bi mutilak txapelketa polita egin zuten, azken partidak lehen tauletan jolastuz. Danielek hirugarren postua lortu zuen, kopatxo berri bat ekartzeko Iruñara.


Zortzi urte azpiko mailan gauzak ezin hobeto joan ziren. Argazkian erakusten den bezala, azken txandan lau ordezkari izan genituen lehen bi mahaitan. Txapelketa Sebastianek eskuratu zuen, partida guztiak irabaziz. Ekain eta Javierek bigarren eta hirugarren geratu ziren bost partidekin. Aipatzekoa Lukenen lau partidak nahiko aurrean sailkatzeko. Laurak bestalde bere lehen txapelketa zuen, baina lotsa zela eta hurrengo txapelketarako uztea erabaki zuen ;).

Esan behar da, txikiak ez zutela jolastu xake mateak egitera baizik eta, erregea jatera!! Naiz ta hasieran, arraroa egin zitzaien arau hau, behin barneratuta asko gozatu zuten aldaketa honekin.
by Marko


126 jugadores en el II Festival de Ajedrez de Elorrio. Excelentes resultados en sub8 de Sebas, Ekain y Javier, copando el podium, con Luken un poquito más atrás y Laura que se quedó a punto de inaugurarse. En sub10, podium (3º) de Daniel, con Pablo un poquito más atrás. Excelente organización llevada a cabo por Jon Reguillaga y el Club de Ajedrez Zaldi Baltza. Las clasificaciones completas en este enlace.

No hay comentarios: